Tipografiak eskuragarri pandoc-ekin erabiltzeko

Tipografiak Ubuntun instalatzeko modua ~/.fonts karpetan kokatzea da. Baina honekin ez da nahikoa pandoc bitartezko moldaketetan instalatu berri den tipografia eskuragarri egon dadin.

Horretarako, beharrezkoa da sistemaren tipografien cache-a eguneratzea:

sudo fc-cache -fv

Behin hau eginda, baieztatu instalatutako tipografia eskuragarri daudenen artean dagoela:

fc-list | grep [tipografia-berriaren-izena]

Eta listo, pandoc bitartez egindako formatu-bihurketetan tipografia berria erabil daiteke, LaTeX txantiloiean definituta adibidez, ala bihurketa egiteko komandoan -V mainfont="[tipografia-berria]" aldagaia ezarrita.

Iturria: Ben Fedidat, Installing and using fonts with Pandoc

Avatar
Miren Berasategi

Periodismo y comunicación de datos, alfabetización numérica, competencia digital.

Relacionado