Berdintasunaren aurkako erresistentziak gure inguruan: Lokatza podcasta

Deusto
Data

2023/03/07

Laburpena
Erresistentzia antifeministak gizarte-eremu guztietan daude, eta, berdintasun-espazioak konkistatu baditugu ere, emakumeok diskriminazio-modu askori egin behar diegu aurre gure inguruan ere. Lokatza podcastak (hizkuntza koofizialeko podcast onenaren Ondas sariaren irabazlea) emakumeei buruzko gaiak jorratzen ditu, migraziotik mobilizazio sozial eta kulturara.

“Emakume eta gizonen berdintasunaren aurkako erresistentziak”, Deustuko Unibertsitateko ARES erresistentzia antifeministak aztertzen dituen ikertaldeak eta San Telmo Museoak antolatutako zikloaren baitan, Lokatza podcastaren sortzaileekin izan ginen: Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainara Lasa.