Tipografiak eskuragarri pandoc-ekin erabiltzeko
Tipografiak Ubuntun instalatzeko modua ~/.fonts
karpetan kokatzea da. Baina honekin ez da nahikoa pandoc bitartezko moldaketetan instalatu berri den tipografia eskuragarri egon dadin.
Horretarako, beharrezkoa da sistemaren tipografien cache-a eguneratzea:
sudo fc-cache -fv
Behin hau eginda, baieztatu instalatutako tipografia eskuragarri daudenen artean dagoela:
fc-list | grep [tipografia-berriaren-izena]
Eta listo, pandoc bitartez egindako formatu-bihurketetan tipografia berria erabil daiteke, LaTeX txantiloiean definituta adibidez, ala bihurketa egiteko komandoan -V mainfont="[tipografia-berria]"
aldagaia ezarrita.
Iturria: Ben Fedidat, Installing and using fonts with Pandoc
Zerbait esateko?
Edukiaren gaineko iruzkinen bat egin nahi baduzu, hypothes.is bidezko oharpenak erabiliz egin dezakezu eskubialdeko barraren bitartez. Nola?