Kindle gailuan egindako azpimarrak erauztea
Irakurtzeko eta oharrak hartzeko tresna eta prozesu digitalak esploratu, ezarri eta hobetze bidean, egia esan Amazon Kindle™ gailua fikzio eta aisiarako irakurketarako mugatuta neukan. Azpimarrak eta oharrak egin daitezke, baina ez nuen modurik ezagutzen bertan jasotakoa beste inon erabili ahal izateko.
Rafael Cavalcantiren fyodor
aurkitu dudan arte. Berak azaltzen duen moduan, Kindle gailuak azpimarra, ohar eta laster-marka guztiak My Clippings.txt
izeneko testu soileko fitxategi batean biltzen ditu, ordena kronologikoan. fyodor
ek testu hori prozesatu eta egoki formateatutako Markdown fitxategi bihurtzen ditu: fitxategi bat liburuko, eta azpimarra/oharrak liburuan agertzen diren ordenaren arabera.
Nik gailua gazteleraz dudanez, konfigurazio fitxategia pixka bat moldatu behar izan dut. Denbora dexente darama fitxategi horrek azpimarra eta oharpenak jasotzen, gainera (11 urte baino gehiago), eta Amazon denborarekin testu-kate batzuk aldatzen joan da: azpimarrak “Mi subrayado”, “Tu subrayado” eta “El subrayado” bezala jasota daude, fitxategi berean. Hori ere bateratu behar izan dut (bilatu/ordezkatu sinple batzuekin). Hori eginda, komandoa exekutatu eta berehala, dena eginda.
Oso erabilgarria testu soileko lan-fluxuetan Kindle gailua erabili eta bertako oharpenak probestu ahal izateko 👌
Zerbait esateko?
Edukiaren gaineko iruzkinen bat egin nahi baduzu, hypothes.is bidezko oharpenak erabiliz egin dezakezu eskubialdeko barraren bitartez. Nola?