"Lankidetza Tresnak" jorratuko dituen jardunaldia Miramonen

Eduki hau Irutxuloko Hitzarako Res Binaria blogean argitaratu zen bere garaian.

“Lankidetza Tresnak” izenburupean, talde-lanerako tresna eta prozesu berriei eta enpresarentzat hauen erabilerak ekar dezakeen onurari buruz hitz egingo duen jardunaldia antolatu du Miramon Enpresa Digitalak datorren abenduaren 17rako, 16:00etatik 18:40etara.

Gaur egun «enpresa, gizarte edo edozein taldetan geroz eta garrantzitsuagoa da jakintza sortu eta dagoena egoki baliatzeko bidea emango duen informazioaren kudeaketa egitea». Kudeaketa horretarako behar diren lankidetza tresnak aztertzea da jardunaldi honen helburua.

Hitzaldiak honakoak izango dira:

Web 2.0 delako honek dakartzan lankidetza aukeren inguruko jakinmina dugunontzat hitzordu interesgarria izango da. Informazio gehiago Enpresa Digitalaren webgunean.

Datuen kazetaritza eta komunikazioa, alfabetatze numerikoa, gaitasun digitala.

Zerikusia duten beste argitalpen batzuk

Mastodon Mastodon