Hezkuntzan Librezale

Korporazio teknologiko pribatu erraldoiak hezkuntzaren digitalizazioan hartzen ari diren protagonismoaren inguruko kezkak batutako talde irekia

Hezkuntzan Librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu genuen 2017an, enpresa pribatu erraldoiek gure eskoletako digitalizazio prozesuetan zeukaten presentzia gero eta handiagoak kezkatuta.

Gaur egun, Euskal Herri osoko, sare publiko eta kontzertatuko 500 pertsona inguruk osatzen dugu talde hau. Talde irekia gara: parte hartu nahi baduzu, gure txatean (edo Telegram taldean, biak batuta daude) sartu eta zure burua aurkeztu besterik ez duzu.