pandoc

Tipografiak eskuragarri pandoc-ekin erabiltzeko

Tipografiak Ubuntun instalatzeko modua ~/.fonts karpetan kokatzea da. Baina honekin ez da nahikoa pandoc bitartezko moldaketetan instalatu berri den tipografia eskuragarri egon dadin. Horretarako, beharrezkoa da sistemaren tipografien cache-a eguneratzea: sudo fc-cache -fv Behin hau eginda, baieztatu instalatutako tipografia eskuragarri daudenen artean dagoela: fc-list | grep [tipografia-berriaren-izena] Eta listo, pandoc bitartez egindako formatu-bihurketetan tipografia berria erabil daiteke, LaTeX txantiloiean definituta adibidez, ala bihurketa egiteko komandoan -V mainfont="[tipografia-berria]" aldagaia ezarrita.